Ordu bat minututan?
Oooooso luzea,
eguna segundutan?
Luzeagoaaaaaa.
Laburra oraina;
heldu ezina geroa.
...
Nire aitak
gauza bat premiazkoa badu;
ATOAN
gedar egiten du!
kaixo, egunero zerbait kontatu nahian eta, aukera polit bat nuen begi bistan; nire alabatxoa, bitartekotzat hartu eta aurrera. Gehiegi pentsatu gabe, hemendik aurrera Loretxo izango naiz, bost urteko neskatila bat, zeuen alaba modukoa beharbada. Elkarrekin hitzegiteko prest.