Ezker zein eskumara begituz
zuria eta gorria baino.
Erraldoiak kaleetan
eta santu txikia gerizpean,
txiki denak ilaran prest
hau muxukatzeko irrikan.
Hilaren zazpian
zapia ipinia lepoan
eta jai xelebreak egunean egunean;
Gasteizko Zeledon
Iruñan agertu omen da;
aterkiaren ordez
zabalduaz kañabera
eta han bai sortu dala
kristolako algara.
Australiar surferoak,
txinatar ikusminak,
amerikar zein errusiar,
baita milaka espainiar;
zezenen atzetik
aurretik
albotik
aiiii
harrapatzen bazaitu...!!
Gorria eta zuria soilik
ez da gure herria,
eta batzuk baltza
ikusi arren
berdean izan behar
itxaropen handia!