etiketak

amantalak eskolara (7) berziklatzen (2) buruhausteak (20) eskulanak (3) euskara (6) irakurketa (3) jaiak eta taloa (11)
berziklatzen etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
berziklatzen etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013/11/11

ZAKARRAK ZAKARONTZIRA!!


Zabor, zarama eta zakar,
hondakin, hondar eta kakak...

Txikitatik erakutsi naute
hauekin potea bete
eta hurbil bat ezbalego
patriketan gorde.

Askotan amatxori emon
eta honek azkar azaldu be,
nire  xobrak nireak direla eta
hoien ardura ere.

Azken aldian badabiltza
telebistan jotake,
zaborrak kontenedoran
edo atez-ate jasotzea hobe...

Hau nire ardura ez izan arren
gauza bat ondo legoke:

BERZIKLATZEA behar bat dela
eta zabortegiak gutxitzea ere!!



 
 

2013/05/31

ANDEREÑO!! NONDIK PASA DA UDABERRIA?



Urtaroak ondo ikasi ditugu eskolan:

Uda eta gero;
 udazkena,
honen ostean;
 negua da,

eta andereñok dionez...

atzetik udaberria;
lorez betetako  egun pila!!


















ba... gure Euskal Herri maitian,
euria baino ez dagoela esan beharrean nago!!!
 Andereño!!! 

Aukera polit bat daukat,
 katiuska puskak baztertzeko:

Ea eguzkiak berotzen duen
 hauek berziklatzeko!!