Eskolara heldu orduko
patioko txirrina
entzuteko...
ITXAROTEN.
Andereñoen galderei,
besoa altza
ta noiz honantza
begituko...
ITXAROTEN.
Txisa ia ia gainean
ta pasiloan
korrika abiatu nahian...
ITXAROTEN.
Ama jolastu nirekin!
ITXOIN;
hitzeiten nau izekorekin.
Aitagaz berba egin nahian
ta ETXON laztana
atoan nago zugaz jada.
Urte osoan OLENTZERO
itxaroten gero,
eta aurtengoan ere;
berriro kale?
Entzun ondo,
gure bizardun potolo;
itxaroten, itxoiten eta etxoten,
kontuz arren;
... ITXAROPENA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina