2013/06/20

ESKERRIK ASKO ANDEREÑO!


Zure pazientziagaitik,
batzuetan otso izan  arren,
bestetan gozo-gozo zaudelako,

triste banago
arduratzen zarelako,
urduri nagoenean 
lasaitzen nauzulako,
baita mokoak kentzen dizkidazulako!

Ikastea gustoko izatea lortu duzulako,
egunero eskolara pozez noalako,
eta ile luuuuuuzea duzulako:

ESKERRIK ASKO!!
 


 Andereño eta begiralei,
maixu eta bedelei,
garbitzaile eta zuzendariari:

milaka esker denori!!


2013/06/17

AUTOBUSEROAK EUSKARAZ BADAKI



Askotan noa Bilbora autobusean,
txartela pasa,
eta txintxo iseritzen naiz leihotik begira.
Gustokoa dut autobuseko joan etorria,
beti dago ezagunen bat berba egiteko prest.

Orain gutxi,
 gauza arraro bat gertatu zitzaidan;
autobus batean,
herritxo batetik bestera,
kostaldeko paisaia...
amaaa,
txoferrak badaki euskaraz!! 
oihukatu nuen begiak zabalik.
amatxuk farrez;
bai maitia badaki...

Nik Bilborako autobusa hartzen jarraitzen dut  askotan,
eta oraindik ez naute euskaraz agurtu be...

Mihian kili kili
 euskaraz ibili
Atzo Araba euskaraz ospatu zen Amurrion,
jai polita,
 gustokoa dut  beraien esalditxoa:

ea KILI KILI ugari egiteko gai garen!



2013/06/13

AMAMA TXIKI BIHURTU DA


 

    Atzo bere altzoan,
kontutxo bat entzuteko irrikan,

etorri sorgin hori!!
  eta sartzen zidan dirua patrikan...

Gaur leihotik atera du burua,

atera niri hemendik! garrasika,

Amak esan dit amama txiki bihurtu dela

gaur nik laztanduko dut,

atzo berak ni bezala.


Ipuin berezi bat irakurri genuen gauean ama eta biok,
polita benetan!!



 




2013/06/10

TXIKIAK HAUNDI



Gauza txikiak ditut gustoko;

inurri bihurriak,
gaueroko muxutxoa,
nire nebaren irriak,
baita lehengusinaren negar  malkoak..

Txikirik gabe handirik ez dagoela!
eta txikiak batzuetan handienak garela!!

Aupa eskola txikiak,
herri txikien motorra dira eta!

2013/06/08

IRAKURRI EGUNERO!!



Hasi berria naiz idazten,
baita irakurtzen be,

kostata eta apurka-apurka;

HIZKI HANDIZ lehenik
eta hizki txikiz geroxeago,
gustora,
gauero.

Amatxorekin batzutan,
eta aitatxogaz bestetan,
nire neba ere saltsan,
gelan,
sutean,
salan,
baita kumunean!!






Irakurri egunero,

behin eta barriro!

    Hemen duzue aukera polit bat zuen gustokoak kontatzeko:

2013/06/05

AGUR SAN MAMES




Danak joan dira gaur
San Mames agurtzera,
Katedrala diote....
lehoiez betetakoa...

Agur esan diot nik etxetik,
aitak bidalitako argazkitik,

ez dakit zergaitik 
baina penatxo bat badut
nonbaitetik.

Agur San Mames;
bihotz bihotzetik,

GRIXA KOLOREZTATZEN




 Gustokoa dut Ekaina,
eguna luzea
eta eguzki beroa!!

Ez dugu eskolarik arrastian,

paseotxo bat emon
eta palo mordoa jaso ondoren,
hauek koloreztatzeko aukera polit bat hemen;