Askotan noa Bilbora autobusean,
txartela pasa,
eta txintxo iseritzen naiz leihotik begira.
Gustokoa dut autobuseko joan etorria,
beti dago ezagunen bat berba egiteko prest.
Orain gutxi,
gauza arraro bat gertatu zitzaidan;
gauza arraro bat gertatu zitzaidan;
autobus batean,
herritxo batetik bestera,
kostaldeko paisaia...
amaaa,
txoferrak badaki euskaraz!!
oihukatu nuen begiak zabalik.
amatxuk farrez;
bai maitia badaki...
Nik Bilborako autobusa hartzen jarraitzen dut askotan,
eta oraindik ez naute euskaraz agurtu be...
Mihian kili kili
euskaraz ibili
euskaraz ibili
Atzo Araba euskaraz ospatu zen Amurrion,
jai polita,
gustokoa dut beraien esalditxoa:
ea KILI KILI ugari egiteko gai garen!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina