2014/03/18

MAITE ZAITUT AITATXO


Behin baino gehiagotan
eperdia utzi nauzu bero-berotan...
baina gero,
 zure bizarren kili-kiliak,
lasaitu dituzte nire hasperen guztiak.
Lurrera jausi naizen bakoitzean
zure beso sendoak altzatu naute ziztu bizian,
ezer  ez dela diozu beti
baina bada ezbada
lasterka etorri zara
nire albora,
izerdi-patsetan
 eta arineketan.

Eskerrik asko aitatxo,
 beti ez egon arren,
alboan zauden bakoitzean
borobil sentizen naizelako;
zure besoetan hegan.



1 iruzkin:

  1. Eskerrik asko hain txikia izanda erraldoia sentiarazteagatik

    ErantzunEzabatu