2016/02/16

TXIKIENAK HANDI


Mediku artean ibilia naiz,
begitu naute belarritik anketaraino,
ule puntatik azazkalera.
Izan ditut alboan isilik,
txiki-txikiak; berbaezinak,
baita handiagoak;
 begiekin berbaz.
Bota ditut malko pilua, oihuak..
eta askotan izan dut saman, 
sekulako korapilua...
Gorroto izan ditut
 erizain, mediku eta zaintzaile,
baina maitatu ditut ere,
eta askotan eskertuko diet
beraien gogortasunaren samurra
baita landutako itxaropen tinkoa.
 Orain hemen nago,
 kontu kontari,
aurreakoari so
baina atzekoari ezin  esan aio.

Ekinean eta burrukan zaudeten guztioi, 
muxu erraldoi bat zuei;
txikienak haundiak garelako,
aupa geu banan-banan
 betirako!




2015/09/08

AMANTALAK ESKOLARA


Gau osoa begi bat zabalik,
ahozabalka orain
 ta urduri oraindik,
kilo bat egun
 otsoen modura libre,
ta orain ilaran;
  arditxo izutuak edo...
beeka modura gabiltz.

Aupa ba,
pasa da ta eguna,
pozik nabil orain,
ikusi ditut eta
Aitor eta Erika,
Xabi eta Maika,
 baita Peru eta Mitxele,
 bihar pozik noalaaaa
eskolara berriz ere.

Muxukatu dut gaur
nire iazko andereño
 eta aurtengoari... 
besarkada bat edo bi!!

   Eta eskerrik asko aitatxo...
  nigaz etortzegatik
baita jantzi nauzulako
 ume2010en
 mantal gorri hori!!


 

2015/05/24

NIRE AITAREN ETXEA DEFENDATUKO DUT


Azken egun hauetan,
herria dugu kartelez jantzia,
bertan, aurpegi pila ditut ezagun;
taldeka argazkiak
 paretetan itsatsiak.
Osaba Mikel... dotore jantzita!
kontxi, amamaren laguna,
alkatearekin bat,
ogidendako Tere, 
tximaluze batekin farre,
Leire, nire lagun minaren ama,
lehen iladan tente-tente
eta hortik dabil aitatxu be ...
paretetan pegauta;
aurbegia berde.

Gaurko eguna da,
AGINTARI bat aukeratuko dena
"udaletxeko zaintzaile".
Honi esaten omen diote
JAUNA eta ALKATEEEE!!

Nik badamazkit urte pila
 agintariz inguratua,
amama, aita eta ama,
 Izaskun zaintzailea, 
andereño Mertxe
 eta plazako andra pila.
Hauen faltan, 
izeko-osaba 
eta baita nire nebaaa.

Denak desberdin agintzen naute...
Baina gauza bat argi badute
Neu maite nauten moduan,
NIRE ETXEA
 ZAINTZEN DAKITEEEEEEEEEEEE




 

2015/04/29

NIRE MEDIKU DOKTORE JAUNARI


Tripetako minari;
las tripas me duelen aquí.
Buruko gana txarra dala;
me duele de la kabesa palla,
ta belarrikoari;
pues dolordeorejas o así.

Gaur goizean egon gara,
amama ta ni,
anbulategian azaltzen
 gure min guztien berri.

Medikuak egunon esan
 eta agurtu bitarteraino 
erderaz aritu zaigu ...
ta gu kokoteraino.
Ba bere tramankulo hotz 
guztien artean
 berba arrotz bat baino
 ez du izan 
han gure aurrean.

Nire mediku doktore; 
  eskolan euskaraz soilik 
egiten dudalako 
edota amama inoiz 
eskolara joan ez delako...
piperrik ulertu ez zaitugula
jakin ezazu ba,
 ez zara eta jadanik
ON mediku jauna!!

 Eta zeuen letra txarraz 
harro sentitzen zareten arren,
 berbaz behintzat 
 ulertu gaitezen!

http://www.berria.eus/…/2015…/euskaraz_sendatzea_helburu.htm

2015/02/13

AURTENGOAN..............PRINTZESARIK EZ AMA!

Zuri-zuri aurreko astea;
hotzak parau gaitu 
eta eskolan ezin aritu...

Oraintxe berriz
JAIAK datoz
parrandarako apropos,
nork dio orain 
hotzari beldur???
 Aurtengoan banabil abil;
PRINTZESArik ez amaaa
ipiniko dut arropa mordoa
eta izango naiz... 
   BENITO OTSOA!!
 



2015/01/09

Now, maintenant, ahora, orain...?? ATOAN!!!


Ordu bat minututan?
Oooooso luzea,
eguna segundutan?
Luzeagoaaaaaa.
Laburra oraina;
 heldu ezina geroa.
...
Nire aitak
 gauza bat premiazkoa badu;
ATOAN
gedar egiten du!


2014/12/15

ITXAROTEN, ITXOITEN, ETXOTEN...


Eskolara heldu orduko
patioko txirrina
entzuteko...
ITXAROTEN.

Andereñoen galderei,
besoa altza
ta noiz honantza
begituko...
ITXAROTEN.

Txisa ia ia gainean
ta pasiloan
korrika abiatu nahian...
ITXAROTEN.

Ama jolastu nirekin!
ITXOIN;
 hitzeiten nau izekorekin.

Aitagaz berba egin nahian
ta ETXON laztana
atoan nago zugaz jada.

Urte osoan OLENTZERO
itxaroten gero,
eta aurtengoan ere;
berriro kale?

Entzun ondo,
gure bizardun potolo;
itxaroten, itxoiten eta etxoten,
kontuz arren;
... ITXAROPENA
  galduko ote den.