2014/08/14

NEKATUTA NAGOELAAAAAAA


Goizeko tirrina,
eguzkia dala ta,
goiz goiz hondartzaraaaaa!
Gauza guztiak di-da batian;
nebera, poltsa eta sonbrilla,
kotxian estu-estu sartu
eta bagoaz egun pasa...
Bueltan belarriak erreta,
ulea moztu dudala eta.

Donostiko jaiak direla nonbait...
orain SUAK  ikustera!
Zaratak beldurtzen nauela amaaaa
eta helaua urtuten dagoelaaa!!!
ez dut aurrekoaren eperdia baino
 ikusi,
...ohean sartzeko irrikan
 nago ni.

Mesedez amatxooooo,
biharko egunean eo,
goazen partxisean jolasten,
TRANKILOOOO

2014/07/11

OPORREN IRTEERA... ALDAPA GORA ETA BEHERA



Gauzak ondo zein txarto egitea
berdin kostatzen dalaaa!
 Horixe da  askotan
nire aitonaren esana,
arrantzalearen pazientzi eooo,
trankilo lan egitea eta,
gauzak borobil-borobil
egiten ditu gustora, abil.

Amatxo berriz
presaka dabil,
beti arin.
Aste honetan ere
oporrak prestatu nahian
begi biak txiribilka ditu,
maletak betetzen dabil... aitu:
 Hau PORTSIAKASO
eta bestea... bazpae  eooo.
Zureak sartu dituzu?
 ...hau eta bestea ez ahaztu!

Horretan nire amona
bada bai nahiko markesa;

pare bat gauza
 KITAYPON eraman
eta beharrezkoa dana...
 bertan erosi ahal da!



2014/06/27

ESKERRIK ASKO BERRIZ ERE


Aldapa behera
besoak zabalik,
jeitsi naiz oraingoan
eskolatik pozik.
Kurtsoa bukatu dugu eta,
kontentu noa hemendik,
baina gauza HANDI bat 
oihukatu nahi dut 
behin eta berriz:

Eskerrik asko 
nire andereñoari
baita bedel eta zuzendariari,
eskerrik asko 
maisu eta begiraleei,
garbitzaile eta zaintzaileei,
jantokiko maitagarri guztiei 
eta noski SUKALDARIARI. 

Eskerrik asko
datorren kurtsoan
 pozik bueltatu naiten
lan egin duten guztiei!!

TXIRIBUELTA BAT ORAIN...
ETA KULEROAK ERAKUTSI!!!


2014/05/23

MANTAL PATRIKAK HUTSIK



Azken egun hauetan
sekulako musika dabil kaleetan,
kotxeak mila kolorez estaliak,
kale erditik deiadarka gaztiak,
 amama batzuk marmarka atarian...
eta paretak
kartelez josiak... 
Egizu hau eta hori
pentsatu geurea eta ekin!
Milaka agintari dabiltza
zerbait emon nahian,
eta beste zerbaiten eskian...agian...
Baina nik baditut inguruan
laupabost MANDATARI:
Mikel patioan
 baloiaren jaun ta jabe.
Irene,
 sokaren ugazaba handi,
plazako agintari,
eta Leire ta bere panpinak
auzoko erreginak.

Nik nere mantal patrikak
 hutsik ditut berriz,
baina lagunekin
 gustora egoteko
 gauza handi bat badut beti:

 NIRE ESKOLAKO PATIOAN BE
MUSIKAZ BLE

http://www.ume2010.es/eu/component/virtuemart/umeentzako-eskola-amantalak/ume-kuttuna-1-4urte.html

 




 


2014/05/01

ETXEKO AGINTARIARI KOROI BAT IPINI


Zure titien artean
momenturik hoberenean
aldendu zinen bapatean...
Nire negarra lasaitzeko
txupetea gustoko nuenean
hau kumun zulotik behera.
Oheko momenturik gozoenean,
deiadarka; goraaaaa,
bainu ordua dala ta;
 bengaaaaaa,
eta uretan ponpa artean 
pozik nabilenean;
tira-tira...
kanporaaaa.

Eskolako lehen egunean
HAN utzi ninduzun
negar batean galdua,
eta jadanik patioan
kontentu nagoenean
oihukatzen nauzu egunero;
E-TXE-RAAAA!

Etxeko agintari horri,
beti izorratzen nauenari,
koroi bat ipiniko diot
eta bertan idatzi:

ASKO MAITE ZAITUT AMATXO
BAINA APURtxo BAT LASAI
 UTZIKOOOO?



2014/04/28

BIHAR ESKOLARA GUSTORA!


Bihar gustora noa
oporretako istorioak kontatzera.
Leire, Ane eta Mikel
faltan bota ditut nik,
Ander eta Irene
ikusi ditut jadanik,
eta andereño mototsdun hori
muxukatzeko irrikan nabil...
baina konturatu orduko
galdezka nago barriro
 ea noiz ez ditugun
 udako oporrak hartuko.

ONGIETORRI DENOI!!







2014/04/11

ONDO PASA ANDEREÑOOOOO!


Gabonetatik hona
lantalan gabiltza;
letrak eta zenbakiak,
leku guztietan,
abesteko orduan... IKASI,
marrazten gaudela...IKASI,
jolasean ere... IKASI,

Amantala kendu dudala eta
oihukatu nahi diot orain,
nire andereño bitxiari;
askatu zure moño hori
eta ondo pasatzen... IKASI!!

AMANTAL ZAHARRAK 
ZAKARRONTZIRA ...
ETA OPORREN BUELTARAKO...
EROSI BARRI-BARRIAK
UME2010ei!!