2014/02/12

NIRE AITAK AMARI, GONA GORRIA EROSI



Nik
maitatzeko modu bakarra dut;
zabalean eta luzeeran,
besoak irekita,
barkatu hitza inoiz erabilita,
begirada bategaz
 maitatu ahal da,
urrunean eta hurbilean,
goizalde eta gauean,
baita ametsetan;
farre zein malkoekin
maitatzen dut nik beti.

Guztiz, bero,
edonon eta edonola.
Eta nire aita eta ama
horrela maitatzen dira;
eman eskua eta muxukatuuuu!
baita titia ikutuuuu!
eta beste modura
maitatzen hasiz gero,
lehendabizi abixatu!! 

Gaur bazpae ere,
nire aitak amari 
oparitxo bat edo bi;
denok dakigu ondo
 nor den hemen
 agintari,
muxutxo bat aitari
eta oparia beti amari!!!
 









2014/02/04

AGATE DEUNA BEZPERA


Eztarriz ondo gabiltza
eta katarroak aldentzen,
badaramagu egun batzuk
eskolan kantatzen,
bihar Agate Deuna.
gaur patiora abesten;
...paloa lurra jotzeko dalaaa...
Markeleri abixatzen.

 Agate Deuna Bezpera,
goazen danok kantatzen!

Amamak ekarritako
opil borobilak
jan ditugu be bazpae
 bat edo pila...
ta korapilatu saman
 kordel borobila;
Bat, bi, hiru... izan osasuna!

IEUP!
 



2014/01/21

MERKEALDITAN


Gaur goizean ohetik altxatu
eta prakak ipintzean 
nire galtzerdiak geratu dira
 agerian...
Gero kamixeta
burutik behera
eta..  ene amatxo;
manga luzeak laburtu dira
 mantso-mantso!

Joan gara biok eskutik helduta
baita ibili ere nahiko zoratuta.
Merkealditan  kilokada  gauza;
kulero eta soineko,
alkandora eta zapatak
baina gustokoen
ume2010en








2014/01/01

SAN SILVESTREA GALDAKON


Gabon zaharrean
 arrapalada!!
 Lasterketik antzinakoena
hiru erregeak
  nunbait aurretik
eta Olentzero 
 jadanik atzetik;
tarteka tarteka
 bizar zuri mordo
eta atzekaldean
 oparitxo kutxa bi
ankak ta guzti!!

 Txiki eta handi,
gazte eta  heldu
baita aitite mordo
eredu!!
Galapadan batzuk
kalejiran besteak
eta falta direnak ere
beti gure artean.

Lehenak ikustezinak;
ziztu bizian koloredunak
 aurten betikolez
 hauek aurrenak.

 


2013/12/23

ETXEAN GOZO-GOZO...


Hasi dira oporrak
baita aita ta amen ardurak,

urtero moduan
nun utziko nauten eo
aukerak  guztiak ikusten
eta hoberena erabakitzen.

Auzoan
 txiki-tailerrak daudela eta...
izebak
 festa egun bi dituela...
lagun baten amatxok
 PINera eroango gaituela...
edota nere neba zaharrak
 jagongo nauela.

Jakin aitatxo eta amatxo,
ni batera eta bestera
 pozik nabilela
baina amamaren alboan
 bero-bero
ordu mordo
pasako nituzkela
gozo-gozo!!!

2013/12/21

SANTO TOMASKO FERIA TXORIXXXUA TA OGIA



Azoka egunetan gabiltza,
gabon jaietan nunbait da ba
 baldintza,

Jan eta edan egiten
 ez gara makalak,
gutxi bait gaude hemetik 
 argalak,

Gaurkoan ere
 txorizo ta talo 
jango dugu geratu arte...
 malo.

Gu garela
nahiko babo;
txerriari izena ipini
TIBERIO
eta gero bihurtu
txorizo eta odolki

HARRO HARRO



2013/12/09

AIAIAIAIAIAIAIAIAIAIAIAIAIAAIAIAIAIAIAIIIIIIIAIIIIIIIIIIIIAIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIJIJIJIJI 500 GUSTOKO



Gustoko dut amamaren usaina,
baita bere lapikoarena,
gustoko dut nire nebaren
farre algara
eta bere anka erraldoien
 oinkada
gustoko....gustoko...
amatxuren laztantzeak
...bere titi artean aputxurratzeak,
 gustokoooo;
 aitatxuren ipuin kontuak
baita bere bizarren azkure gozuak,
gustoko egunero ohetik altzatzea
eta eguzkia zein euria
  leihotik begiratzea,
gustoko zaitut zu...

  ...eta zu.
        Gustoko dut
 neure burua;
  aizu!

 
https://www.facebook.com/ume2010