2013/11/28

GUTUN BAT OLENTZERORI



Azken hilabetean
Olentzero dut ohepean,
gauza bat eskatuz gero
hori ere Olentzeroriiii!
eta eskatu dudana
zerrendatzean...
 opari bat soilik... edo biiii...

Nire Olentzero maitia
zu eta gure Mari Domingi andria
pasa zaitezte lehen bait lehen
nire etxeko atarira
zerrenda luzea dut eta
ea hartzen dudan arin 
erabakia.

Nire osaba mutilzaharrarentzat
umore on apurtxo bat beretzat,
amamarentzat 
indar kilokada bat
eta nire aita eta amari
denbora kutxatxo bat ekarri.

Urruneko lagunak etxera,
eta hurbileko guztiei
itxaropena ekarri baino,
eroan hemendik penak arinago!

 Beno eta niretzat...
zerbait ekartzekotan...
utzi etxean Doraemon
baina aurten benetazkoa,
eta konponduko naiz beragaz










2013/11/23

ETXEAN ETA KALEAN...



Euskaraz sentitzen dudalako,
negar egiten dut euskaraz...
Euskaraz pentsatzen dudalako,
berba ere euskaraz egiten banabil
eta euskaraz bizi nahi dudanez
euskaraz maitatu eta besarkatu,
euskaraz jolastu eta kantatu!!

Baina alboetara begituz gero
nahaspilatuta nabil egunero;

Amak aitari etxean euskaraz,
kalean ordea badabil erdaraz;
izekori erdaraz zuzentzen da beti,
eta osabagaz euskaraz baino ez daki.

Amonari erdaraz berriz ere,
baita amamari,
eta aitonagaz... euskaraz beragaz!!
Txikitako lagunekin bero-berotan
euskaraz kantari txokoetan,
baina lanekoekin...
jotake erderaz ekin.

Aitatxok eta amatxok
 euskaraz badakite
baina batzuetan
 ulertzen ez direla dirudite...

Beno,
hau edo bestea,
dena dena;
oheratzerakoan; ondoloin...
eta EUSKARAZ EKIN!!!



https://www.youtube.com/watch?v=CY_I0UL2FmQ#t=41










2013/11/14

MIKELEK ERE AMANTALA NAHI DU!!


Ba zen ordua amatxoooo...

Mikel triste zegoen 
txoko guztietan,
orain badu aukera
amantal kolore mordoetan.

Ipiniko du txingurriena 
astelehen guztietan
eta aste bukaerarako
oparituko diot nik 
marigorringoarena!!!

Heldu dira dagoeneko
 mutilen amantal errepikapenak
erosteko!!

Amets eta Eneko,
baita Paul eta Danel,
amantalak guztiontzako!!


2013/11/11

ZAKARRAK ZAKARONTZIRA!!


Zabor, zarama eta zakar,
hondakin, hondar eta kakak...

Txikitatik erakutsi naute
hauekin potea bete
eta hurbil bat ezbalego
patriketan gorde.

Askotan amatxori emon
eta honek azkar azaldu be,
nire  xobrak nireak direla eta
hoien ardura ere.

Azken aldian badabiltza
telebistan jotake,
zaborrak kontenedoran
edo atez-ate jasotzea hobe...

Hau nire ardura ez izan arren
gauza bat ondo legoke:

BERZIKLATZEA behar bat dela
eta zabortegiak gutxitzea ere!!



 
 

2013/11/04

KALABAZA BAT EDO BI... EUSKARAZ BIZI


Eguenean
 sorgin bat izan genuen gelan,
zelango ikaraaaaaa!!
Ander garrasika
 eta galdua gure iladaaaaaa!!!

Ingelerako andereño
 algaraka ,
txapela kendu
eta  Halloween dela deiadarka,

Amerikarren festa dela
 diote batzuk,
baina bera Irlandarra dela eta,
harro-harro kontatu digu
festa beraiena dela.

Nik nere amama zaharrari
entzuna diot aspaldi;
bera txikitan,
udazken egunetan,
kalabazak zulatuz
eta kandelaz jendea ikaratuz
ondo gustora
 pasatzen zituela orduak
  denbora batian,
bere lagun, lehengusin
  eta neba guztiegaz belardian.



2013/10/24

murrizketarik ez... ME-SE-DEZ!!!!


Nire neba zaharra
beti kexaka dabil ikasketen kontura,
baina badirudi baduela be ardura.

Bere gela kartelez josia du
hezkuntza eta murrizketak,
hau eta hura...

Ni be 
aurreko astean 
Bilbon izan nintzen,
 PORROTX handik zebilen...
...amona Joxefina ere 
arduratuta omen dabil
eta ibili gaitezela 
eskutik emonda abil;

Aski dala!!
  kuleroak ere
 ostuko gaituztela!!!
 

2013/10/19

TAUPADAZ BAT EGIN


Nire etxean
 mendi mapa bat dugu,
Euskal Herriko mendi pila
 ikusi ahal dira.
Tontorrak gora eta behera;
txirristaz beteriko lurra.

Baina apur bat zoratuta nabil;
lekuz-leku
 mapak aldatzen dituzte...
batzutan txikiagoa dirudi...
buztan gabeko Euskal Herria..
edota beso gabekoa...

Ni batean eta bestean
 ibilia nago 
eta ondo gustora pasata gero!!!

Bihar be danok Tuterara!!!

Buru, beso zein buztan...

BIHOTZ bakarrarekin
 taupadaz bat egin!!!