2013/11/04

KALABAZA BAT EDO BI... EUSKARAZ BIZI


Eguenean
 sorgin bat izan genuen gelan,
zelango ikaraaaaaa!!
Ander garrasika
 eta galdua gure iladaaaaaa!!!

Ingelerako andereño
 algaraka ,
txapela kendu
eta  Halloween dela deiadarka,

Amerikarren festa dela
 diote batzuk,
baina bera Irlandarra dela eta,
harro-harro kontatu digu
festa beraiena dela.

Nik nere amama zaharrari
entzuna diot aspaldi;
bera txikitan,
udazken egunetan,
kalabazak zulatuz
eta kandelaz jendea ikaratuz
ondo gustora
 pasatzen zituela orduak
  denbora batian,
bere lagun, lehengusin
  eta neba guztiegaz belardian.



2013/10/24

murrizketarik ez... ME-SE-DEZ!!!!


Nire neba zaharra
beti kexaka dabil ikasketen kontura,
baina badirudi baduela be ardura.

Bere gela kartelez josia du
hezkuntza eta murrizketak,
hau eta hura...

Ni be 
aurreko astean 
Bilbon izan nintzen,
 PORROTX handik zebilen...
...amona Joxefina ere 
arduratuta omen dabil
eta ibili gaitezela 
eskutik emonda abil;

Aski dala!!
  kuleroak ere
 ostuko gaituztela!!!
 

2013/10/19

TAUPADAZ BAT EGIN


Nire etxean
 mendi mapa bat dugu,
Euskal Herriko mendi pila
 ikusi ahal dira.
Tontorrak gora eta behera;
txirristaz beteriko lurra.

Baina apur bat zoratuta nabil;
lekuz-leku
 mapak aldatzen dituzte...
batzutan txikiagoa dirudi...
buztan gabeko Euskal Herria..
edota beso gabekoa...

Ni batean eta bestean
 ibilia nago 
eta ondo gustora pasata gero!!!

Bihar be danok Tuterara!!!

Buru, beso zein buztan...

BIHOTZ bakarrarekin
 taupadaz bat egin!!!



2013/10/17

IRRIFARRE ARROSA


Nire izeko Tere
eta amona Mertzedes.

Leire; amaren lagun-mina
eta  Ane; Eiderren ahizpa handia.

Itxaso; auzoko neska politena
eta  Ikerne; aitatxoren lankide izana.

Batzuk joan dira dagoeneko,
eta besteak gogor dabiltza egunero
burruka bizian  irrifarreka
arrosaz jantzita deiadarka.

 Marrubizko mosu arrosak guztientzat!!!




2013/09/23

UDAZKENA KOLORETAN


Uda bero baten ondoren
udazkenaren haize freskoa.

Negu ilun baten aurretik 
baditugu KOLORE MORDOA;



















hosto berdeak horitu daitezen
 lehenik gorri eta more,
marroizka bihurtu aurretik
 badituzte milaka kolore 
eta azkenean zuri-zuri 
badirela be dirudi.

Andereñok bidali gaitu,
aitu;
 hostoak biltzera...
...noabaitera!!
eta gustora eginen dugu
aita-amak
baita nebak:
HOSTOAK PINTATU!!
Hosto bat irudipena  eta guro detena!!!

2013/09/17

OGIA ETA TXOKOLATEA


Ondo gosaldu ostean
hamaiketakoa kalean,
bi ordu pasa aurretik
bazkalordua etxean
tripak zarataka hasi
eta askaritxo bat parkean.

Iluntze aldean berriz
ondo afaldu mahai aurrean
eta oheratzerakoan
esne bero-beroa
tripetatik barrena!!

Aldikada mordotan
 mokau bat egiteko prest gaudela.. 

...eta leku batera edo bestera
 jana eroateko lekurik aproposena;
oihalezko merienda poltsa bat dela!!
 

2013/09/10

ESKOLA PUBLIKOA DENON ESKOLA ETA KALITATEZKOA



Maite andereñok
ezin gaitu eroan ilaran eskutik;
beso bat apurtuta dauka
eta beste eskuan
 Mikeltxo darama zintzilik...

Laguntza behar duen
 ikasle goxoena
 da bera,
Mikel,
 gure gelako mutilik onena.

Alboko gelan
 andereño Edurne ez da azaldu;
eta gure Maite dabil zoro-zoro,
begiak biribilkatuta,
hona eta hara,
galapadaka.

Argia bapatean itzali da; 
Xabi bedela 
ziztu bizian etorri zaigu;
mobila belarrian
 eta eskailera besopean
pAtAplAn!!
 Bi dira orain igeltsuagaz
 nire eskolan.

 Lau ikasle barri daude
 izkina batean.
Euskaraz tuterik
ez dute ulertzen bez,
begiak zabalik... 
lelotute...

Iñaki laguntzailea
 ez da etorri gaur hemendik...

Nire gelan 23 gara iadanik
festa askotan izan naiz
 udara honetan
eta gaurko egunean
 nire eskola barnean
erromeri bat dagoela badirudi:
Dana ipurdizgora
handik eta hemendik!!