2013/09/03

BARRIRO ESKOLARA!!


Uda amaitu omen da,
txaparruak gorde
eta barriro hemen gaude.

Labadora dabil bueltaka
amatxo modura hona eta hara;
triki-traka.

Bi egunetan egin behar omen da
hau, hori, hura...
 hangua eta hemengua...

Liburuak prestatu,
deportiba barriak aukeratu
eta "ostitala iritsi da" kantatu.
.
Lagunak ikusi ditut plazan
baita danak muxukatu,
andereño be kaletik agurtu
 eta laisterikusikogara!
 oihukatu.

Irrikan nago kurtso barria hasteko,
mordo bat ikasiz  gustora pasatzeko



2013/08/17

GORA MARIJAIA



Iruñako erraldoiak bezain
IKARAGARRIA,

Donostiako piraten modura
zapia burura,

eta Gasteizko Zeledon antzera
besoak AIREAN GORAAAA!!!

Badator gure Marijaia
eta ipini du oraingoan...






















Gora Marijaia,
gure Marijaia,
 Bilbora etorri da
Aste Nagusian!

2013/08/02

TITIAK GORA TITIAK BEHERA


"Ezdakitzerpasatzendenazkenaldihonetan...."
...baina titiakditut beti begibistan.

Aldizkari eta egunkaritan,
hondartzan eta mendian
itsaso eta erreketan,
baita festa ugaritan;
DANAK TITI BISTAN!!

Fruitu otzaran baten modukoak;
batzuk sagartxoak,
edo madari eta okaranak,
eta besteak meloi eta kokoa modukoak.

Txiki zein handiak,
zuri, baltz ala arrosak,
zimurrak batzuk eta lirainak besteak,
tente-tenteak, baita eroriagoak,
amamarenak modukoak...

Baina denak gozo-gozoak

Besarkada baten almohadatxoak;
gauza polita dira andren titiak,
begirada askoen erakargarriak.

Nireak txikiak dira oraindiño...
baina handitzen  direnean,
madari, meloi zein sagar,
harro egongo naz
nire titietaz!!!


















2013/07/22

NOR DA NORENA???



Urteak gora eta urteak behera,
Izaro  bermeotarrena dela,
eta hau teilaz gogoratzen zaie
mundakakoei  baita elantxobetarrei....

Urteak gora eta urteak behera,
Euskal Herria espainiar eta frantsesena dela...
eta hau be gogoratu nahi digute
euskaldun guztioei.

Nire laguntxo bat be,
aita eta amak borrokatzen dabe,
Xabi inorena ez dela!!!
gogoratzea hobe!!!! 

 

2013/07/11

DIRA DIRA ZEZENAK DIRA...



Ezker zein eskumara begituz 
zuria eta gorria baino.
Erraldoiak kaleetan
eta santu txikia gerizpean,
txiki denak ilaran prest
hau muxukatzeko irrikan.

Hilaren zazpian
zapia ipinia lepoan
eta jai xelebreak egunean egunean;

Gasteizko Zeledon
Iruñan agertu omen da;
aterkiaren ordez
zabalduaz kañabera
eta han bai sortu dala
kristolako algara.

Australiar surferoak,
txinatar ikusminak,
amerikar zein errusiar,
baita milaka espainiar;
zezenen atzetik
aurretik
albotik
aiiii
harrapatzen bazaitu...!!

Gorria eta  zuria soilik
ez da gure herria,
eta batzuk baltza
ikusi arren
berdean  izan behar
 itxaropen handia!


2013/06/30

ARROSA KOLOREZ JANTZITA


Arrosa argia; 
marrubi izozkia,

arrosa bizia;
izeko Teren farre handia,

arrosa tonu bat;
ilunabarran,

txerrikumeak...
arrosak hirurak

Aurora printzesaren soinekoa modura!

Gustoko kolorea dut arrosa.

arrosa eta horia
zorakeria

arrosa eta baltza
maltzurkeria

arrosa eta zuri
neska fina dirudi

sandia arrosa eta txokolatea
tripa betetzeko aukera ezin hobea!

baina...
arrosa neskena  dela
diote gelako mutil ergelak...
Iñakiri
 nere zapatatxo arrosak uzten dizkiot askotan,
badakit oso gustoko dituela;
eta ni pozik noa
 bere bota puzkak ipinita!!
grisa koloreztatzen
grixa koloreztatzen

2013/06/24

SAN JUAN SUA



San Juan San Juan,
artoak eta gariak gorde,
sapoak eta sugeak erre!!

Gau polita gaurkoa,
motzena dela diote 
baita egunik luzeena,
nik ondo badakit;
priiiiiiimeran pasa dudala,
eta ke usaina gainean daramadala!!!




Hasi dira festak
 nire ingurunean!!!
Ondo pasatzeko aukera
 Euskal Herriko txoko guztietan!!