2013/06/10

TXIKIAK HAUNDI



Gauza txikiak ditut gustoko;

inurri bihurriak,
gaueroko muxutxoa,
nire nebaren irriak,
baita lehengusinaren negar  malkoak..

Txikirik gabe handirik ez dagoela!
eta txikiak batzuetan handienak garela!!

Aupa eskola txikiak,
herri txikien motorra dira eta!

2013/06/08

IRAKURRI EGUNERO!!



Hasi berria naiz idazten,
baita irakurtzen be,

kostata eta apurka-apurka;

HIZKI HANDIZ lehenik
eta hizki txikiz geroxeago,
gustora,
gauero.

Amatxorekin batzutan,
eta aitatxogaz bestetan,
nire neba ere saltsan,
gelan,
sutean,
salan,
baita kumunean!!






Irakurri egunero,

behin eta barriro!

    Hemen duzue aukera polit bat zuen gustokoak kontatzeko:

2013/06/05

AGUR SAN MAMES




Danak joan dira gaur
San Mames agurtzera,
Katedrala diote....
lehoiez betetakoa...

Agur esan diot nik etxetik,
aitak bidalitako argazkitik,

ez dakit zergaitik 
baina penatxo bat badut
nonbaitetik.

Agur San Mames;
bihotz bihotzetik,

GRIXA KOLOREZTATZEN




 Gustokoa dut Ekaina,
eguna luzea
eta eguzki beroa!!

Ez dugu eskolarik arrastian,

paseotxo bat emon
eta palo mordoa jaso ondoren,
hauek koloreztatzeko aukera polit bat hemen;



2013/06/02

AUPA ERREALA!!


Nire  amatxu eta aitona pozik dabiltza;
beti zuri urdinak,
aurreko urtean amama eta aita modura;
beti zuri gorriak.











Eskerrak nire armairuan
kamixeta biak ditudala...














bihotzean zuri gorri eta aupa erreala!!!


Eta hau gutxi bada ere ,
kolore bakoitzeko bi amantalak

Foto

2013/05/31

ANDEREÑO!! NONDIK PASA DA UDABERRIA?



Urtaroak ondo ikasi ditugu eskolan:

Uda eta gero;
 udazkena,
honen ostean;
 negua da,

eta andereñok dionez...

atzetik udaberria;
lorez betetako  egun pila!!


















ba... gure Euskal Herri maitian,
euria baino ez dagoela esan beharrean nago!!!
 Andereño!!! 

Aukera polit bat daukat,
 katiuska puskak baztertzeko:

Ea eguzkiak berotzen duen
 hauek berziklatzeko!!











2013/05/29

GRRRRRRRREBA


Ez dut ezebez ulertzen,
batzuk eskolara doaz bihar,
 beste batzuk apurtxu bat soilik, 
eta asko ez doaz.

Nire aita etxean dago...
hau bai dela lio... arraio!!

ados ipiniko dira eo?

Hori bai;

 nire eskolan artaziak leku guztietan dauz!!!