2013/05/29

GRRRRRRRREBA


Ez dut ezebez ulertzen,
batzuk eskolara doaz bihar,
 beste batzuk apurtxu bat soilik, 
eta asko ez doaz.

Nire aita etxean dago...
hau bai dela lio... arraio!!

ados ipiniko dira eo?

Hori bai;

 nire eskolan artaziak leku guztietan dauz!!!


2013/05/28

PLISTI-PLASTA




ikasi dut iger egiten!!!
beno... uretan sartzen naiz eta ez naiz itotzen...
Patata bat gerri bueltan
 eta plisti-plasta!!

milaka-milaka esker nire begiraleari,
orain gutxi, uretan azazkal puntak baino ez nituen sartzen.
Iadanik; 
txaparroa ipini eta murkil!

beno...ia-ia...



















dardarka uretan eta uretik kanpo,
 negar hutsean asteartero,
amatxok zion umemoko...
eta mokoak banituen bai;
 mordo!

Hor aukera polit bat ere;
 irakurri TEO.
kanpoan iserita lehor-lehor

Teo igeri ikasten

2013/05/27

IBILALDIAN!!

Gaur goizean goiz ipini gara martxan;

gauzak prestatu eta aitatxok gosaria berotu...
galapada batian joan gara metrorantz.


Zenbat jende ibilaldian!!















Amatxok dio Asti Leku ikastolari laguntzera etorri garela...


Gustokoa dut Portugalete,
Zelango festa...

jolasak,
musika,
dantza,
puzgarriak,
talo gozo gozoak....
 
nik ere hemen bizi nahi dut!!

Aupa Portugalete!

2013/05/23

ZORIONAK LORETXO



                                Gaurko eguna bOrObila izan da;

O modukoa. 

BOst urte handi egiten ditut.

ZOriOnak abestu didate eskolan eta...
OOOOOOOOOOOh....kOrOia ipini ere buruan!!

 
























  Amamak amantal bat oparitu dit,
ni modukoa da, lorez betea;

 Alazne amantala.
Buruan koroia eta banoa ohera!