2014/05/23

MANTAL PATRIKAK HUTSIK



Azken egun hauetan
sekulako musika dabil kaleetan,
kotxeak mila kolorez estaliak,
kale erditik deiadarka gaztiak,
 amama batzuk marmarka atarian...
eta paretak
kartelez josiak... 
Egizu hau eta hori
pentsatu geurea eta ekin!
Milaka agintari dabiltza
zerbait emon nahian,
eta beste zerbaiten eskian...agian...
Baina nik baditut inguruan
laupabost MANDATARI:
Mikel patioan
 baloiaren jaun ta jabe.
Irene,
 sokaren ugazaba handi,
plazako agintari,
eta Leire ta bere panpinak
auzoko erreginak.

Nik nere mantal patrikak
 hutsik ditut berriz,
baina lagunekin
 gustora egoteko
 gauza handi bat badut beti:

 NIRE ESKOLAKO PATIOAN BE
MUSIKAZ BLE

http://www.ume2010.es/eu/component/virtuemart/umeentzako-eskola-amantalak/ume-kuttuna-1-4urte.html

 




 


2014/05/01

ETXEKO AGINTARIARI KOROI BAT IPINI


Zure titien artean
momenturik hoberenean
aldendu zinen bapatean...
Nire negarra lasaitzeko
txupetea gustoko nuenean
hau kumun zulotik behera.
Oheko momenturik gozoenean,
deiadarka; goraaaaa,
bainu ordua dala ta;
 bengaaaaaa,
eta uretan ponpa artean 
pozik nabilenean;
tira-tira...
kanporaaaa.

Eskolako lehen egunean
HAN utzi ninduzun
negar batean galdua,
eta jadanik patioan
kontentu nagoenean
oihukatzen nauzu egunero;
E-TXE-RAAAA!

Etxeko agintari horri,
beti izorratzen nauenari,
koroi bat ipiniko diot
eta bertan idatzi:

ASKO MAITE ZAITUT AMATXO
BAINA APURtxo BAT LASAI
 UTZIKOOOO?



2014/04/28

BIHAR ESKOLARA GUSTORA!


Bihar gustora noa
oporretako istorioak kontatzera.
Leire, Ane eta Mikel
faltan bota ditut nik,
Ander eta Irene
ikusi ditut jadanik,
eta andereño mototsdun hori
muxukatzeko irrikan nabil...
baina konturatu orduko
galdezka nago barriro
 ea noiz ez ditugun
 udako oporrak hartuko.

ONGIETORRI DENOI!!







2014/04/11

ONDO PASA ANDEREÑOOOOO!


Gabonetatik hona
lantalan gabiltza;
letrak eta zenbakiak,
leku guztietan,
abesteko orduan... IKASI,
marrazten gaudela...IKASI,
jolasean ere... IKASI,

Amantala kendu dudala eta
oihukatu nahi diot orain,
nire andereño bitxiari;
askatu zure moño hori
eta ondo pasatzen... IKASI!!

AMANTAL ZAHARRAK 
ZAKARRONTZIRA ...
ETA OPORREN BUELTARAKO...
EROSI BARRI-BARRIAK
UME2010ei!!


2014/04/02

ELKAR ULERTU EZ ARREN, MAITATZEN GARELAKO HEMEN


Nire eskolako Anderrek
ez du gurekin dantza egiten,
eta askotan ikusi dut,
 besoak zabalik,
txori baten moduan dantzatzen.
Ez du bez
 gurekin abesten
baina askotan ikusi dut 
patioan tipi-tapa,
doinuren bat txistuka.
Batzutan ez ditu
nere galderak erantzuten,
baina irrifarre zabal bategaz
begiratzen nau beti;
 barnerantz,
nire tripetaraino ikusten duela
ziur nago.
Agian ez nau bapez ulertzen...
 nire aita eta ama askotan modura...
hauek ere gutxitan ikusi ditut
elkarrekin dantzatzen,
gutxiagotan oraindiño
abesten...
eta kilokada maite dira
bata bestea;
nik Ander maite dudan
horrenbeste modura!!


 

2014/03/20

AAAAAAAAAAAAATXIUUUUUUU BADATOR UDABERRIA


Asko maite dut gure herria
ez ordea eguneroko euria,
kostata kostata
baina etorri da tipi-tapa...
...Aupa udaberria
eta geratu gugaz 
epelean eta gozo
nahi duzun oro.
Sudurtxoa pikatu arren,
pozik gaude eta;
  zure babesean,
doministiku ekinetan.

AAAAATXIUUUUU!
http://www.ume2010.es/eu/ 



2014/03/18

MAITE ZAITUT AITATXO


Behin baino gehiagotan
eperdia utzi nauzu bero-berotan...
baina gero,
 zure bizarren kili-kiliak,
lasaitu dituzte nire hasperen guztiak.
Lurrera jausi naizen bakoitzean
zure beso sendoak altzatu naute ziztu bizian,
ezer  ez dela diozu beti
baina bada ezbada
lasterka etorri zara
nire albora,
izerdi-patsetan
 eta arineketan.

Eskerrik asko aitatxo,
 beti ez egon arren,
alboan zauden bakoitzean
borobil sentizen naizelako;
zure besoetan hegan.