2014/04/11

ONDO PASA ANDEREÑOOOOO!


Gabonetatik hona
lantalan gabiltza;
letrak eta zenbakiak,
leku guztietan,
abesteko orduan... IKASI,
marrazten gaudela...IKASI,
jolasean ere... IKASI,

Amantala kendu dudala eta
oihukatu nahi diot orain,
nire andereño bitxiari;
askatu zure moño hori
eta ondo pasatzen... IKASI!!

AMANTAL ZAHARRAK 
ZAKARRONTZIRA ...
ETA OPORREN BUELTARAKO...
EROSI BARRI-BARRIAK
UME2010ei!!


2014/04/02

ELKAR ULERTU EZ ARREN, MAITATZEN GARELAKO HEMEN


Nire eskolako Anderrek
ez du gurekin dantza egiten,
eta askotan ikusi dut,
 besoak zabalik,
txori baten moduan dantzatzen.
Ez du bez
 gurekin abesten
baina askotan ikusi dut 
patioan tipi-tapa,
doinuren bat txistuka.
Batzutan ez ditu
nere galderak erantzuten,
baina irrifarre zabal bategaz
begiratzen nau beti;
 barnerantz,
nire tripetaraino ikusten duela
ziur nago.
Agian ez nau bapez ulertzen...
 nire aita eta ama askotan modura...
hauek ere gutxitan ikusi ditut
elkarrekin dantzatzen,
gutxiagotan oraindiño
abesten...
eta kilokada maite dira
bata bestea;
nik Ander maite dudan
horrenbeste modura!!


 

2014/03/20

AAAAAAAAAAAAATXIUUUUUUU BADATOR UDABERRIA


Asko maite dut gure herria
ez ordea eguneroko euria,
kostata kostata
baina etorri da tipi-tapa...
...Aupa udaberria
eta geratu gugaz 
epelean eta gozo
nahi duzun oro.
Sudurtxoa pikatu arren,
pozik gaude eta;
  zure babesean,
doministiku ekinetan.

AAAAATXIUUUUU!
http://www.ume2010.es/eu/ 



2014/03/18

MAITE ZAITUT AITATXO


Behin baino gehiagotan
eperdia utzi nauzu bero-berotan...
baina gero,
 zure bizarren kili-kiliak,
lasaitu dituzte nire hasperen guztiak.
Lurrera jausi naizen bakoitzean
zure beso sendoak altzatu naute ziztu bizian,
ezer  ez dela diozu beti
baina bada ezbada
lasterka etorri zara
nire albora,
izerdi-patsetan
 eta arineketan.

Eskerrik asko aitatxo,
 beti ez egon arren,
alboan zauden bakoitzean
borobil sentizen naizelako;
zure besoetan hegan.



2014/03/07

NIRE AITITEK AMAMARI EMBREA DERITZO


Ahots goxo bat entzuten nuen
eta lurrikara baten ondoren
garrasi beldurgarria...
amatxuren pottotinatik
emagin baten eskuetara
eta gero...
 irribarre bat.
Amamaren usain gozoa
Leire zaintzailearen esku tinkoa,
izekoren abesti kiloa
eta ogidendako Mariren 
ogi beroa.
Maite andereño,
jantokiko Bego,
eta musikako Leo;
denak adeitsu eta ezti
bihotzean izango ditut beti
ziur aski.

Gizonik gabeko mundurik 
zaila legokela...
BAINA ANDRA BAKOA
EZINEZKOA.

















2014/02/28

IÑAUTERIAK


Aste guztian zehar
ibili da amatxo 
trapu zaharren artean;
grapadora eta zelo,
oihal eta kartulina,
hari eta orratz...
jotake ekinean.

Ez dakit zertan dabilen;
mozorroa eo...
baina niri, amatxo,
printzesaren mozorroa
ipini gero!!!




2014/02/12

NIRE AITAK AMARI, GONA GORRIA EROSI



Nik
maitatzeko modu bakarra dut;
zabalean eta luzeeran,
besoak irekita,
barkatu hitza inoiz erabilita,
begirada bategaz
 maitatu ahal da,
urrunean eta hurbilean,
goizalde eta gauean,
baita ametsetan;
farre zein malkoekin
maitatzen dut nik beti.

Guztiz, bero,
edonon eta edonola.
Eta nire aita eta ama
horrela maitatzen dira;
eman eskua eta muxukatuuuu!
baita titia ikutuuuu!
eta beste modura
maitatzen hasiz gero,
lehendabizi abixatu!! 

Gaur bazpae ere,
nire aitak amari 
oparitxo bat edo bi;
denok dakigu ondo
 nor den hemen
 agintari,
muxutxo bat aitari
eta oparia beti amari!!!