2014/03/07

NIRE AITITEK AMAMARI EMBREA DERITZO


Ahots goxo bat entzuten nuen
eta lurrikara baten ondoren
garrasi beldurgarria...
amatxuren pottotinatik
emagin baten eskuetara
eta gero...
 irribarre bat.
Amamaren usain gozoa
Leire zaintzailearen esku tinkoa,
izekoren abesti kiloa
eta ogidendako Mariren 
ogi beroa.
Maite andereño,
jantokiko Bego,
eta musikako Leo;
denak adeitsu eta ezti
bihotzean izango ditut beti
ziur aski.

Gizonik gabeko mundurik 
zaila legokela...
BAINA ANDRA BAKOA
EZINEZKOA.

















2014/02/28

IÑAUTERIAK


Aste guztian zehar
ibili da amatxo 
trapu zaharren artean;
grapadora eta zelo,
oihal eta kartulina,
hari eta orratz...
jotake ekinean.

Ez dakit zertan dabilen;
mozorroa eo...
baina niri, amatxo,
printzesaren mozorroa
ipini gero!!!




2014/02/12

NIRE AITAK AMARI, GONA GORRIA EROSI



Nik
maitatzeko modu bakarra dut;
zabalean eta luzeeran,
besoak irekita,
barkatu hitza inoiz erabilita,
begirada bategaz
 maitatu ahal da,
urrunean eta hurbilean,
goizalde eta gauean,
baita ametsetan;
farre zein malkoekin
maitatzen dut nik beti.

Guztiz, bero,
edonon eta edonola.
Eta nire aita eta ama
horrela maitatzen dira;
eman eskua eta muxukatuuuu!
baita titia ikutuuuu!
eta beste modura
maitatzen hasiz gero,
lehendabizi abixatu!! 

Gaur bazpae ere,
nire aitak amari 
oparitxo bat edo bi;
denok dakigu ondo
 nor den hemen
 agintari,
muxutxo bat aitari
eta oparia beti amari!!!
 









2014/02/04

AGATE DEUNA BEZPERA


Eztarriz ondo gabiltza
eta katarroak aldentzen,
badaramagu egun batzuk
eskolan kantatzen,
bihar Agate Deuna.
gaur patiora abesten;
...paloa lurra jotzeko dalaaa...
Markeleri abixatzen.

 Agate Deuna Bezpera,
goazen danok kantatzen!

Amamak ekarritako
opil borobilak
jan ditugu be bazpae
 bat edo pila...
ta korapilatu saman
 kordel borobila;
Bat, bi, hiru... izan osasuna!

IEUP!
 



2014/01/21

MERKEALDITAN


Gaur goizean ohetik altxatu
eta prakak ipintzean 
nire galtzerdiak geratu dira
 agerian...
Gero kamixeta
burutik behera
eta..  ene amatxo;
manga luzeak laburtu dira
 mantso-mantso!

Joan gara biok eskutik helduta
baita ibili ere nahiko zoratuta.
Merkealditan  kilokada  gauza;
kulero eta soineko,
alkandora eta zapatak
baina gustokoen
ume2010en








2014/01/01

SAN SILVESTREA GALDAKON


Gabon zaharrean
 arrapalada!!
 Lasterketik antzinakoena
hiru erregeak
  nunbait aurretik
eta Olentzero 
 jadanik atzetik;
tarteka tarteka
 bizar zuri mordo
eta atzekaldean
 oparitxo kutxa bi
ankak ta guzti!!

 Txiki eta handi,
gazte eta  heldu
baita aitite mordo
eredu!!
Galapadan batzuk
kalejiran besteak
eta falta direnak ere
beti gure artean.

Lehenak ikustezinak;
ziztu bizian koloredunak
 aurten betikolez
 hauek aurrenak.

 


2013/12/23

ETXEAN GOZO-GOZO...


Hasi dira oporrak
baita aita ta amen ardurak,

urtero moduan
nun utziko nauten eo
aukerak  guztiak ikusten
eta hoberena erabakitzen.

Auzoan
 txiki-tailerrak daudela eta...
izebak
 festa egun bi dituela...
lagun baten amatxok
 PINera eroango gaituela...
edota nere neba zaharrak
 jagongo nauela.

Jakin aitatxo eta amatxo,
ni batera eta bestera
 pozik nabilela
baina amamaren alboan
 bero-bero
ordu mordo
pasako nituzkela
gozo-gozo!!!