2013/09/17

OGIA ETA TXOKOLATEA


Ondo gosaldu ostean
hamaiketakoa kalean,
bi ordu pasa aurretik
bazkalordua etxean
tripak zarataka hasi
eta askaritxo bat parkean.

Iluntze aldean berriz
ondo afaldu mahai aurrean
eta oheratzerakoan
esne bero-beroa
tripetatik barrena!!

Aldikada mordotan
 mokau bat egiteko prest gaudela.. 

...eta leku batera edo bestera
 jana eroateko lekurik aproposena;
oihalezko merienda poltsa bat dela!!
 

2013/09/10

ESKOLA PUBLIKOA DENON ESKOLA ETA KALITATEZKOA



Maite andereñok
ezin gaitu eroan ilaran eskutik;
beso bat apurtuta dauka
eta beste eskuan
 Mikeltxo darama zintzilik...

Laguntza behar duen
 ikasle goxoena
 da bera,
Mikel,
 gure gelako mutilik onena.

Alboko gelan
 andereño Edurne ez da azaldu;
eta gure Maite dabil zoro-zoro,
begiak biribilkatuta,
hona eta hara,
galapadaka.

Argia bapatean itzali da; 
Xabi bedela 
ziztu bizian etorri zaigu;
mobila belarrian
 eta eskailera besopean
pAtAplAn!!
 Bi dira orain igeltsuagaz
 nire eskolan.

 Lau ikasle barri daude
 izkina batean.
Euskaraz tuterik
ez dute ulertzen bez,
begiak zabalik... 
lelotute...

Iñaki laguntzailea
 ez da etorri gaur hemendik...

Nire gelan 23 gara iadanik
festa askotan izan naiz
 udara honetan
eta gaurko egunean
 nire eskola barnean
erromeri bat dagoela badirudi:
Dana ipurdizgora
handik eta hemendik!! 


2013/09/05

KIlKERRA MODURA KRI-KRI.. KRISIA


Badirudi dena dohainik dela hemendik;
ogidendakoak donetesa gratis,
tabernetan pintxotxo bat dastatzeko
 edo kakahueteak jateko.
Leku gehienetan bi erosi
 eta hirugarrena opari.
Ez dakit garbi-garbi
 baina denak kri-kri dabiltza
 kilkerra modura kantari...

Krisisa dela edo, 
karameluak banatzen dagoz
 bat baino gehio.

Eta nik behintzat,
 kakahuetez eta pintxoz
 ez dut betetzen
 nire tripa potolo!!

Baina... bide batez jakin be
 amantal baten prezioan

2013/09/03

BARRIRO ESKOLARA!!


Uda amaitu omen da,
txaparruak gorde
eta barriro hemen gaude.

Labadora dabil bueltaka
amatxo modura hona eta hara;
triki-traka.

Bi egunetan egin behar omen da
hau, hori, hura...
 hangua eta hemengua...

Liburuak prestatu,
deportiba barriak aukeratu
eta "ostitala iritsi da" kantatu.
.
Lagunak ikusi ditut plazan
baita danak muxukatu,
andereño be kaletik agurtu
 eta laisterikusikogara!
 oihukatu.

Irrikan nago kurtso barria hasteko,
mordo bat ikasiz  gustora pasatzeko



2013/08/17

GORA MARIJAIA



Iruñako erraldoiak bezain
IKARAGARRIA,

Donostiako piraten modura
zapia burura,

eta Gasteizko Zeledon antzera
besoak AIREAN GORAAAA!!!

Badator gure Marijaia
eta ipini du oraingoan...






















Gora Marijaia,
gure Marijaia,
 Bilbora etorri da
Aste Nagusian!

2013/08/02

TITIAK GORA TITIAK BEHERA


"Ezdakitzerpasatzendenazkenaldihonetan...."
...baina titiakditut beti begibistan.

Aldizkari eta egunkaritan,
hondartzan eta mendian
itsaso eta erreketan,
baita festa ugaritan;
DANAK TITI BISTAN!!

Fruitu otzaran baten modukoak;
batzuk sagartxoak,
edo madari eta okaranak,
eta besteak meloi eta kokoa modukoak.

Txiki zein handiak,
zuri, baltz ala arrosak,
zimurrak batzuk eta lirainak besteak,
tente-tenteak, baita eroriagoak,
amamarenak modukoak...

Baina denak gozo-gozoak

Besarkada baten almohadatxoak;
gauza polita dira andren titiak,
begirada askoen erakargarriak.

Nireak txikiak dira oraindiño...
baina handitzen  direnean,
madari, meloi zein sagar,
harro egongo naz
nire titietaz!!!


















2013/07/22

NOR DA NORENA???



Urteak gora eta urteak behera,
Izaro  bermeotarrena dela,
eta hau teilaz gogoratzen zaie
mundakakoei  baita elantxobetarrei....

Urteak gora eta urteak behera,
Euskal Herria espainiar eta frantsesena dela...
eta hau be gogoratu nahi digute
euskaldun guztioei.

Nire laguntxo bat be,
aita eta amak borrokatzen dabe,
Xabi inorena ez dela!!!
gogoratzea hobe!!!!